argia.eus
INPRIMATU
Espainiako erregearen ostiraleko bisitaren aurka mobilizatzera deitu dute ostegunean Gernikan
  • Felipe VI.a Gernikara etorriko da Alemaniako presidentearekin batera 1937an bonbardatutako biktimak oroitzeko. Ernaik mobilizatzera deitu du. Esan du, frankismoaren oinordekoa ez daukatela lekurik.

BeƱat Badiola Etxeberria 2025eko azaroaren 25

Ostiralean bilduko dira Gernikan Espainia Estatuko Estatu Buru Felipe VI.a erregea eta  Alemaniako Errepublika Federaleko presidente Frank-Walter Steinmeierek, El Mundok jakinarazi duenez. Imanol Pradales lehendakariak Ajuria Enean hartuko du agintari alemaniarra. Bisita hau baliatuko dute alemaniarrek eta italiarrek Francoren agindupean bonbardatutako Gernikako biktimak omentzeko. Ostegunean, Ernaik mobilizatzera deitu du merkurio plazan 19:30etan. Esan du, "frankismoaren oinordekoa den estatu arrotzeko erregeak ez duela lekurik Euskal Herrian, eta are gutxiago Gernikan".

 Ernai Gernika
Juan Carlos erregea Gernikan

1981eko otsailaren 26an egin zuen Juan Carlos I.ak Euskal Herrira lehen bisita, Gernikara, estatu-kolpe saiakera eta egun gutxira. Erregeak Gernikako Batzar Etxean hitza hartu zuenean Herri Batasuneko kideek Eusko Gudariak abestu zuten.