argia.eus
INPRIMATU
Espainiako erregearen eta Alemaniako presidentearen bisita salatuko du ostiralean GKSk
  • Alemaniako presidente Frank-Walter Steinmeier eta Espainiako errege Felipe VI.ak ostiralean Gernikara egingo duten bisita "aurpegi zuriketa" direla dio Bustirialdeko GKSk, eta horren aurrean mobilizatzeko deia luzatu du, ostiralean bertan.

ARGIA @argia 2025eko azaroaren 27a
Espainiar errege-erreginek Alemaniako presidentea eta lehen dama hartu dituzte Madrilen. Ostiralean Gernikan izango dira. Errege Etxea

1937ko bonbardaketaren biktimak omentzeko ekitaldia egingo dute goi-mailako agintariek ostiral honetan Gernikan. Alemaniako presidente Frank-Walter Steinmeier eta Espainiako errege Felipe VI.a izango dira bertan, Imanol Pradales EAEko lehendakariak lagunduta.

Busturialdeko GKSk ohar bidez azaldu du bi herrialdeen arteko "protokolozko diplomazia ariketa bat" dela eta Europaren "agenda gerrazalea" babestu baino ez dela egiten: "Aurpegi zuriketa baino ez da ostiraleko bisita".

Erakunde horren arabera, Borboi familiak "sektore erreakzionarioen erreferentzia eta sinbolo izaten jarraitzen du", eta Alemaniako presidenteak "NATOren eta Israelgo estatu inperialista eta sionistaren babesle fidela da".

Salatu dute, memoria historikoaren izenean, iraganeko krimenak gaurko gerrak "estaltzeko" erabiltzen dituztela. Hori dela eta, dei egin dute ostiralean,11:00etan, Gernikako Merkatu Plazan mobilizatzeko.