Espainiako Erregeak Gasteizera egingo duen bisitaren aurkako protesta deitu du EH Bilduk

  • Espainiako Erregeak eta Gobernuko Presidenteak Arabako hiriburua bisitatuko dute asteartean.  “Herrialde honek libreki bere etorkizuna erabakitzea eragozten duten indarren errepresentazio nagusiak” direla adierazi du EH Bilduk, eta herritarrak deitu ditu 11:30ean Gasteizko Correos plazan antolatu duten ekitaldi publikoan parte hartzera.


2014ko maiatzaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

“Espainiatik datorrena ukapena, inposizioa, porrot ekonomikoa eta miseria” dela esan dute EH Bilduko kideek. Astearteko ekitaldia “Erabakitzeko eskubideari bai, ukazioari ez” lemapean egingo dute.

Mobilizaziorako deialdia egiteko bideo hau plazaratu du koalizio abertzaleak:

 

Erregearen erdiko atzamarraren keinuak hamar urte

Juan Carlos Borboikoa behin baino gehiagotan izan da Gasteizen, baina ziurrenik duela hamar urte egin zuen bisitak utzi zuen argazki esanguratsuena. Espainiako erregearen kontrako oihuak egiten ari ziren talde bat erdiko atzamarra keinu iraingarrian altxaz "agurtu" zuen monarkiaren ordezkari nagusiak eta argazkilari askok jaso zuten horren testigantza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Eguneraketa berriak daude