Espainiako erregea Iruñean, Nafarroako Legebiltzarrak monarkiari buruzko erreferenduma eskatu ondoren

  • Felipe VI.a Espainiako erregea Iruñean egongo da asteazkenean Nazioarteko V. Arkitektura Kongresuaren inaugurazioan eta MTorres enpresa bisitatuko du.


2018ko ekainaren 13an - 10:23
2016an ere inauguratu zuen Nazioarteko Arkitektura Kongresua Espainiako Erregeak.

Inaugurazio ekitaldia 11.30ean hasiko da Baluarte jauregian eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaria ere bertan egongo da.

Nafarroako hiriburutik hamar kilometrora dagoen enpresa, berriz, 16:30ean bisitatuko du Espainiako erregeak.

Nafarroako Legebiltzarrak monarkiaren gaineko kontsulta eskatu du

Bisitaren aurretik, Nafarroako Legebiltzarreko bozeramaile batzordeak erreferenduma eskatu du astelehenean, monarkia edo errepublika herritarrek hautatu dezaten. Ezkerra alderdiak abiatutako iniziatiba Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk babestu dute. UPN, PSN eta PP alderdiak berriz aurka daude.

José Miguel Nuin Izquierda-Ezkerrako alderdikideak  honakoa adierazi du ekimen parlamentario horren harira: “Oso tristea da demokrazian kontsulta egin ez izana”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude