argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Defentsa ministroak onartu du Kataluniako independentziak kezkatzen dituela militarrak
  • Espainiako Defentsa ministro Pedro Morenésen arabera, militarrak, "beste guztiak bezala, espainiarrak diren neurrian", kezkatuta daude Kataluniako independentzia dela eta, baina ikuspegi operatibotik Kataluniako independentziaren prozesua ez dago mahai gainean.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 10
Defentsa ministroaren ustez, Espainiako batasuna defendatzea militarren kontua izateaz gain, espainiar guztien gauza da. Argazkia: www.lamoncloa.gob.es

Vilaweb agerkari digitalak Defentsa ministroak Cope irratian esandakoak jaso ditu.

Hitzez hitz honela esan du: “Militarrek haien iritzia daukate, espainiarrak direlako, beste guztiak bezala, eta kezkatu egiten dira norbaitek hain oinarrizkoa den Espainiaren batasuna moduko balorea zalantzan jartzen duenean”.

Morenések gogorarazi du militarren eginkizun funtsezkoenetako bat Espainiaren batasunaren alde lan egitea dela eta zera gaineratu du: “Lasaitasuna gorde behar dute, eta horixe egin dute hainbat urtez, etengabe espainiar guztien oinarrizko balorea, Espainiaren batasuna, zalantzan jarri denean.