argia.eus
INPRIMATU
EHUn “bakea sustatu” nahi du Espainiako Defentsa Ministerioak
  • Espainiako Estatuko Defentsaren Ikerketa Zentroak (CESEDEN) seminarioa eskainiko du EHUn, “bakearen kultura sustatzeko”. Hiru ardatz izango ditu: bakea, segurtasuna eta defentsa.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko abenduaren 12a
Espainiko hainbat soldadu, Libanon. (Arg: Defentsa Ministerioa)

2013ko urriaren 16an adostu zuen EHUk eta Defentsa Ministerioak mintegia aurrera eramatea, Estatuko Boletinean jasotzen denez.

Orduan zehaztutakoaren arabera, Defentsaren Ikerketa Zentroak 4.000 euro esleituko dizkio egitasmoari, eta EHUk bere gain hartuko ditu gainontzeko kostu guztiak. Besteak beste, azpiegitura gastuak, idazkaritza gestioak eta garraioa.

Abenduan izango da, eta gradu eta graduondoko ikasleentzat zuzenduta. CESEDENeko kideek hartuko dute parte, baita Ikerketa Estrategikoen Espainiako Institutuko adituek ere (IEEE). BOEn jakinarazi dutenez, nazioarteko segurtasunaren “dimentsio berria” aztertuko dute.