Larunbatean Bilbon egingo den presoen aldeko manifestazioak Audientzia Nazionalak egindako autoan esandakoa bete behar duela gogorarazi du Rodolfo Ares buru duen Herrizaingo Sailak. Aipatu autoan manifestazioa disolbatzea agintzen da presoen argazkirik erakusten bada edo hauen aldeko oihurik egiten bada.
Herrizaingo Sailak komunikatu baten bidez adierazi du, autoa bidali diotela manifestazioaren deitzaileei eta deialdia babestu dutenei.
Adierazi dutenez, prest daukate martxa kontrolatzeaz arduratuko den Ertzaintzaren dispositiboa, eta Europa Pressek jaso duenez, Herrizaingo Sailak adierazi du "martxa jendetsua" izango dela.
Abenduaren 30eko data duen Audientzia Nazionaleko autoan esaten da preso politiko terminoa erabiltzen bada, edo preso hauen aldeko aldarririk egiten bada, "berehala" disolbatzeko manifestazioa.