argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Auzitegiak behin-behineko askatasun eskaera ukatu dio Iratxe Sorzabali
  • Frantziako estatuan 7 urteko kartzela zigorra bete ostean, irailaren 9an Frantziak Espainiaren esku utzi du Iratxe Sorzabal euskal preso politikoa. Espainiako Auzitegiak 24 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion otsailean. Epai horren aurka helegitea jarria dute Sorzabalen abokatuek eta epaileari eskatu diote horri buruz erabakia hartu bitartean libre uzteko. Auzitegi Nazionalak ez du aintzat hartu eskaera eta Sorzabalek espetxean jarraitu beharko du, behin-behinean.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 13a

Iratxe Sorzabal presoari ETAk Gijonen (Espainia) egindako atentatuan parte hartzea leporatzen diote eta Estremerako kartzelan daukate. Sorzabalek torturak salatu zituen epaiketan.

Berria-k jakitera eman duenez, Abokatuek Espainiako Auzitegi Gorenera jo dute helegitea aurkeztera, Atristain doktrina aplikatzeko eskatuz. Xabier Atristain otsailean askatu zuten behin-behinean, Estrasburgok ebatzi zuelako inkomunikazio egoeran konfidantzazko abokaturik izan ez zuenez, bere eskubideak urratuak izan zirela.

Ekainean estreinatu zuten Bi arnas dokumentalean landu dute Sorzabalek eta bere ama Mari Nieves Diazek torturaren gaia. hona hemen trailerra: