Espainiako Auzitegi Nazionalak presoen laguntza esparruko 47 euskal herritar auzipetu ditu

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak presoen laguntza esparruko 47 pertsona auziperatu ditu Eloy Velasco epailearen aginduz. Azken hiruzpalau urteetan egindako hainbat polizi operaziotan atxilotutako pertsonak dira, besteak beste Herrira eta Jaiki Hadi elkarteetakoak, eta presoen abokatuak.


2016ko apirilaren 22an - 15:54

Auzitegi Nazionalak "ETAren espetxe frontekoak" izatea leporatzen die eta, beraz, ETA erakundekoak izatea edo honekin kolaboratzea. Maiatzaren 10ean hasiko dira deklaratzen epailearen aurrean. Honakoa da auzipetuan zerrenda:

Hauek dira auzipetuak:

Presoen bitartekari taldea: Jose Luis Campo, Asier Aranguren, Aitziber Sagarminaga, Egoitz Lopez de Lacalle, Aintzane Orkolaga eta Jose Miguel Almandoz.

Abokatuak: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Alfonso Zenon, Kepa Manzisidor, Eukene Jauregi, Ane Ituiño, Aier Larrarte, Ainhoa Baglietto, Arantza Aparicio, Onintza Ostolaza, Haizea Ziluaga, Amaia Izko, Jaione Karrera eta Atxarte Salvador.

Herrira-rekin lotutakoak: Fran Balda, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Ibon Meñika, Jose Antonio Fernandez, Oskar Sanchez, Gorka Gonzalez, Jon Garay, Sergio Labaien, Jose Manuel Ugartemendia, Eneko Villegas, Nagore Garcia, Jesus Mari Aldunberri, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia, Imanol Karrera, Jon Mindegiaga, Jabier Carballido, Nagore San Martin eta Emilie Martin. Naiara Zuriarrain abokatuen bulegaria ere auzipetu dute, baina "kolaborazioa" leporatuta.

Jaiki Hadi sostengu taldea: Fernando Arburua eta Oihana Barrios.

Etxerat: Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude