Espainiako Armadak EAEn duen Defentsa Delegazioak, martxoaren 3tik 26ra Espainiako Historia Militarrari buruzko zikloa antolatu du Donostian. Garibai kaleko 19. zenbakian, Aita Arrue aretoan hitzaldi zikloa egiten ari dira asteazkenetan.
"Gipuzkoarrak, Armada, Erregea eta Indietako lasterketa, Cervantesen garaian", hitzaldia emango du Ana Galdosek martxoaren 15ean.
Martxoaren 22an "Cervantesen Espainia, literaturatik historiara" emango du Alfonso Mateo-Sagastak.
Loiolako koartelean erakusketa jarri dute. Martxoaren 26ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik ostiralera (11:00-14:00 eta 16:00-20:00) eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara.
"Cervantesen heriotzaren mendeurrena nahiko oharkabean pasa da kulturaren hiriburu izan den hiri batean", adierazi dio Gipuzkoako Historiadoreen Elkarteko Carlos Rilovak El Diario Vascori.
Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]
Gertaeren bideo bat zabaldu zen sare sozialetan duela hiru aste, baina asteartera arte ez dituzte susmagarriak deklaratzera deitu. “Zauri larriak” egitea leporatu diete Espainiako hiru militarri.
Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]
Iragan urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Gorenak berriz erabaki zuenez, Espainiako Defentsa Ministerioak Belaguako mendateko kuartela hartzen duen lurzorua garbi eta egoera onean itzuli beharko dio Erronkari Ibarreko Batzorde Nagusiari.
2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―, eta... [+]