argia.eus
INPRIMATU
Nazio Batuen ebazpenen kontra, bi torturatzaileak estraditatu ezean
  • Pacheco eta Muñecas torturatzaileak Argentinara estraditatuko ez balitu, Espainiak Nazio Batuen bi erabakien kontra egingo luke. Batetik, gizateriaren aurkako erasoen errudunen atxiloketei buruzko erabakariaren kontra; eta bestetik, giza eskubideen bortxaketei buruzko erabakariaren aurka. 1977ko Amnistiaren Legean oinarritzen da ez entregatzeko. 

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko urriaren 7a
Kereilako bultzatzaileen argazkia

Nerea Servini argentinar epaileak frankismoko lau torturatzileen estradiozioa eskatu zuen. Horietako bi hilda daude, beraz, beste biak estraditatzeko eskatzen du orain. 

Publico.es egunkariak hainbat aditu elkarrizketatu ditu eta hauen ustez Nazio Batuen erabakiei izkin eginez gero, Espainia “nazioarteko legediari uko egiten dion herrialde bat bezala” azalduko da.

Kereila aurkeztu dutenen abokatuak, Carlos Slepoyk, Espainia “kriminalen babestoki” dela salatu du. Kritikatu duenez, estatuak babestu egiten ditu errudunak.

Nortzuk dira estraditazio eskaera pean daudenak?

 Juan Antonio Gonzalez Pacheco: Diktaduran polizia politiko papera betetzen zuten Brigado Político Social-en (BPS) kide izan zen 1976ra arte. Makina bat kereila dauzka torturengatik eta “Billy el niño” ezizenez da ezagun,

Jesus Muñecas Aguilar: Guardial Zibilean sartu zen 1961an. Torturatzailea izatea leporatzen diete hainbat kereilek.