Espainiak Irakera soldaduak bidaliko ditu berriz

  • 300 militar bidaliko ditu Espainiak Irakera, asteazkenean diputatuen kongresuak onartutakoaren arabera. EAJk erabakiaren alde bozkatu du eta Amaiur ez da bozketan izan, Espainiak Iraken interbenitzeko “zilegitasunik” ez duela argudiatuta.


2014ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Soldadu espainiarrak Iraken 2004ko irudi batean (argazkia: Reuters).

PPk, PSOEk, CiUk eta UPyDk babestu dute, jeltzaleez gain, militarrak bidaltzea.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente izendatu ostean atera ziren Iraketik militar espainiarrak, 2003ko inbasioan parte hartze zuzena izan ondoren –1.300 soldadu bidali zituen Jose Maria Aznarren gobernuak AEBetako eta Erresuma Batuko armadek lideratutako erasoa babestera–.

Oraingoan Estatu Islamiarraren aurka egiteko xedearekin bidaliko dituzte soldaduak eta Pedro Morenes Espainiako Defentsa ministroak saihestu egin du operazioa 2003koarekin alderatzea.

Onartutako planaren arabera, 35 milioi euro kostako da soldaduak bidaltzea. 300 militarretatik 10-20 artean kuartel nagusietan ariko dira; 96k operazio berezietako unitatea osatuko dute, militar irakiarrak “entrenatzeaz” arduratzeko; beste 95 ohiko brigada gisa ariko dira eta gainontzeko 80ak aginte eta kontrol zereginetan jarduteko joango dira, El Paísek argitaratu duenez.

Operazioa 2014ko amaieran hasiko da, Europa Pressek argitaratu duenaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irak
2023-04-09
Mendebaldearen izenean

20 urte bete ditu argazki honek, baita AEBek, Europako bere mariatxiek lagunduta, Irak inbaditu zutela. “Suntsipen handiko armak” hondatzea eta herrialdea “askatzea” izan ziren argudioak. Herrialde bat birrindu egin zuten: milioi erdi irakiar baino... [+]


Kurdistanen aurkako erasoak areagotu ditu Turkiak, gehiengoaren arreta Ukrainako gerran jarrita dagoela probestuz

Turkiak operazio militar berria abiatu zuen igandean Bashurren, PKK (Kurdistango Langileen Alderdia) desegiteko argudioarekin. Kurdistango Askapen Mugimenduak salatu du Ukrainako gerraren testuinguruan Kurdistanen aurkako erasoak areagotzen ari dela Turkia, eta horrez gain,... [+]


Droneekin milaka zibil hil eta isilpean pasa dituztela frogatu dute Pentagonoaren dokumentu ezkutuek

Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]


Eguneraketa berriak daude