Espainiak ez du errespetatzen etorkinak kanporatzeko legea, EBren arabera

  • Guardia Zibilak muga zeharkatu bezain pronto etorkinak kanporatzea eta indarraren erabilera gaitzetsi ditu Cecilia Malmströmek, EBko Barne Arazoetarako komisarioak. Bere hitzetan, Espainia Europar Parlamentuko 2008/115/CE zuzentaraua hausten ari da.


2014ko urriaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Oraindik aztertzeke daude abuztuan Melillako muga igarotzean Guardia Zibilak eraso egin zien etorkinen salaketak. (Arg: La Vanguardia)

Europar Batasunera (EB) datozen legez kanpoko etorkinen kanporatzea erregulatzen du legeak.

Malmströmek Guardia Zibilak Ceuta eta Melillan izan ohi duen jarrera kritikatu du EH Bilduko Josu Juaristi eurodiputatuari igorritako erantzunean, Garak jaso duenez. Joan den astean Prodein GKEak bideo bat zabaldu zuen, polizia 23 urteko kamerundar bat konortea galtzeraino jipoitzen azaltzen dena.

“Norbere bizitza arriskuan ikusi ezean, poliziak ezin du indarkeria erabili etorkinen sarrera ekiditeko”, adierazi du komisarioak. “Batzordeak neurriak hartuko ditu estatu-kideren batek araua errespetatu ezean”.

Prodeinek Melillako Guardia Zibilen burua auzitara eramatea lortu du inputatu gisa. Oraindik aztertzeke daude abuztuan Melillako muga igarotzean Guardia Zibilak eraso egin zien etorkinen salaketak.

ACNUR ere adi

NBEren Errefuxiatuen Erakundeak (ACNUR) Ceuta eta Melillako indarkeria kasuekin amaitzeko eskatu dio Madrili.

Gerratik ihesi datozen eta nazioarteko babesa behar duten pertsonen asilo eskubidea urratzen dutela argudiatu du erakundeak, eta ez dela Melillako hesian horrelako “jokabide bortitzak” gertatzen diren lehen aldia.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude