argia.eus
INPRIMATU
Xiringekin injektatu ostean deportatzen ditu Espainiak etorkinak, GKE batek salatu duenez
  • Gobernuz Kanpoko 14 Erakundek Espainiako gobernua salatu dute Europako Batzordean, Ceutan eta Melillan sartu nahi duten pertsonak deportatzeko duen moduagatik.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 29a
Espainiak etorkinak legez kontra erbesteratzen dituela salatu du Prodein Gobernuz Kanpoko Erakundeak. (Argazkia: Periodismo Humano)

Prodein GKEak bideo berri bat zabaldu du. Bertan hainbat lagun konorterik gabe, zaurituta edo eskuburdinak jarrita dituztela legez kanpo deportatzen dituztela ikus daiteke.

Etorkinek Guardia Zibilen aurka indarkeriarik erabiltzen ez dutela salatzen du Prodeinek, gobernu espainiarraren bertsioa ezeztatuz. Indar polizialek ordea biolentzia erabiltzen dutela adierazi dute, zaurituta daudenetaz arduratu gabe.

Bizilagun batzuek Prodeineko kideei adierazi dietenez, etorkinei lasaigarriak injektatzea “ohikoa” da. Injektatu ostean, gazteak konortea erdi-galduta geratzen direla salatu du GKEak, ondoren legez kontra erbesteratzeko.

Periodismo Humano webgunean ondorengo bideoa zabaldu dute.