RTVEko presidentea: "Espainiak ez zuen Amerika kolonizatu, zibilizatu baizik"

  • “Espainia ez zen inoiz kolonizatzailea izan, ebanjelizatzailea eta zibilizatzailea izan zen”.  José Antonio Sánchez RTVE korporazioaren buruak bota ditu aurreko hitzak, non eta Madrilgo Amerikako Etxean emandako hitzaldian.


2017ko apirilaren 05an - 10:58
José Antonio Sánchez RTVEko burua. (Arg.: RTVE)

El País-ek jaso dituen hitzek egonezina sortu dute sare sozialetan. Sánchezek ondorengo esaldiak bota ditu, besteak beste:

“Inperio aztekaren desagertzeagatik penatzea, II. Mundu Gerran nazien porrotagatik penatzea bezalakoa da”.

“Herri indigenak sarraskitu eta beren kultura amaitu zuen herri atzeratu eta barbaro batez mintzo da kondaira beltza, herri espainiarraz. Batzuek lotsatu gabe diote kultura indigena gurea baino hobea zela”.

“Nork esan dezake garai hartako espainiarrak gizakien triskantzan jardun zirenik? Amerikara joan ziren espainiarrak aspalditik zituzten gorteak, zuzenbidearen menpe jarrita zuten edozein botere edo bidegabekeria, katedralez betetako herrialde batean bizi ziren eta Mendebaldearen erreferentea zen artearen zentzu guztietan”.

“Gauza txarrak egin zirela? Norbaitek esan diezadala zein konkistatan ez zen halakorik egon”.

PPk izendatuta

EFE, ABC eta La Razón bezalako medioen kolaboratzailea, Sánchez Alderdi Popularrak izendatu zuen RTVEren buruz bezala 2002an, eta bi urtez egon zen postu horretan. 2014ko urritik berriro ari da kargu horretan lanean, eta hango langileek bere kargugabetzea eskatu dute “degradazio etiko eta deontologiko sakonagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amerikaren konkista
Basamortu berde jendetsua

Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.

Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]


AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


Tainoen ondare ukiezina

Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.


2022-12-02 | Axier Lopez
"Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu"

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022-10-12 | ARGIA
Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]


Eguneraketa berriak daude