Espainiak 19 kargudun frankista itauntzeko izapideak abiarazi ditu, Argentinak eskatuta

  • Bi urtez María Servini epailearen eskaerei jaramonik egin gabe egon ostean, Justizia Ministerioak lurralde auzitegitara bideratu ditu eskaerak. Martín Villa, Utrera Molina eta Muñecas daude inputatuen artean.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 27a
Argentinako kereilan inputatuetako batzuk, estatuko goi karguak zituztenak. Antonio Barrera ministro ohia –goitik bigarrena– orain bi urte hil zen. [Argazkia: eldiario.es CC-BY-SA]

Oraingoan ezin izan dio izkin egin, eta Espainiako Gobernuak kargu frankistak galdekatzeko izapideak abiarazi behar izan ditu. Orain artean, María Servini epaile argentinarraren eskaerak bazter utzi eta estradizioak ukatu ditu Espainiak, baina Argentinarekin arlo penalean dituzten akordioek ahalbidetu dute hemeretzi kargudun frankista itauntzea. Hala, Espainiako auzitegietan deklaratu beharko dute, besteak beste, Rodolfo Martín Villa eta José Utrera Molina ministro ohiek, baita Antonio González –Billy el Niño goitizenez ezagunagoa–, eta Jesús Muñecas polizia ohiek ere.

Hemeretzi inputatuetatik hamazazpik lehendabiziko aldiz deklaratuko dute –González eta Muñecasek Auzitegi Nazionalean egin zuten–, hilketa, tortura eta haurrak lapurtzeagatik inputatuta. Kereilaren abokatu Carlos Slepoyk adierazi duenez, “eskaera garrantzitsua da, eta Espainiako Gobernua oztopatzen saiatu dena berdintzen lagunduko du".

Oraindik data jarri gabe egon arren, galdeketak urrian zehar egitea aurreikusten da. Espainiako Justizia Ministerioak lurralde auzitegietara bideratu du gaia, eta haien erantzunaren zain dago Argentinako Justizia. Slepoyren arabera, galdeketetan parte hartuko du María Servini epaile eta auziaren bultzatzaile nagusiak.

Ortiz Alfauren lekukotza

“Argentinako kereila" deiturikoaren barruan, Bilboko Auzitegian deklaratu zuen astelehenean Luis Ortiz Alfauk. Bere esanetan, “sekulako izugarrikeriak” jasan behar izan zituen, eta gerra garaian eta frankismoan gertatua kontatu nahi izan du, “berriro gertatu ez dadin”.

“Askatasunaren defendatzaileentzat” gerra ondorena oso gogorra izan zela salatu du, eta Espainiako Gobernuaren jarrera arbuiatu: “Memoria historikoa alboratu dute, eta Argentinatik etorri behar izan du epaile batek”.

 

Kanal hauetan artxibatua: Frankismoa  |  Argentina  |  Espainia

Frankismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) Maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen... [+]


Erreniega mendian frankistek hildakoen omenez oroitarriak jarriko dituzte

Erreniegako Ilobiak kolektiboa ari da memoria historikoa berreskuratu nahian lanean. Erreniegan hil zituztenak gogoan izan eta Memoria Historikoaren Gune deitzeko eskaera egin dute.


Otaegiren fusilatzea argitzeko eskaerari ezetz esan dio espainiar justiziak, 42 urteren ondoren

Tramitera ere ez dute onartu auzitegiek eskaera. Azpeitiko Udalak eta familiak frankismoaren krimenen kontrako Argentinako kereilara batuko dute kasua.


Zikuńagako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte

1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten.


2017-09-01 | Hala Bedi
Igandean egingo dute Martxoaren 3ko filman parte hartzeko castinga

Hurrengo hilabeteetan grabatuko duten filmak 17 eta 65 urte bitarteko herritarrak behar ditu estra paperak egiteko.


2017-09-01 | Euskal Telebista
Euskadi 50. hamarkada. Zenbat aldatu garen!
MULTIMEDIA - dokumentala

Pertsona anonimoen testigantzak oinarri hartuta, 1950eko hamarkadako bizitza nolakoa izan zen azaldu nahi du dokumentalak.

Pausokak eta ETBk ekoiztuta.


Corellako ikastetxeari izen frankista aldatu diote

Jose Luis Arrese zuen izena, eta aurrerantzean Corellako Hiria deituko da. Ikastetxeko klaustroak eskatu zuen izen aldaketa, eta Nafarroako Gobernuak onartu egin du.


2017-08-11 | Xalba Ramirez
Francisco Franco fundazioa legez kanporatzeko eskatu dute Espainiako Kongresuan

Francisco Franco fundazioa legez kanpo uzteko eskaria erregistratu du Espainiako Kongresuan Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak ostegunean. Fundazioen legea aldatu eta giza eskubideak urratzen dituztenak legez kanpo uzteko eskatu dute.


2017-07-28 | Hiruka .eus
Frankismoaren krimenen kontrako auzian akusazio gisa aurkeztuko da Getxoko Udala

Getxoko Udalbatzak mozio bidez onetsi zuen atzo frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereilan akusazio gisa agertzea. Mozioa EH Bildu eta GUK udal-taldeek aurkeztu zuten; proposamena talde bi horien aldeko botoaren bidez onartu zuten. Gobernu-taldea (EAJ eta PSE-EE) eta Ciudadanos abstenitu ziren botazioan; popularrak, berriz, horren kontra agertu ziren.


2017-06-30 | Xalba Ramirez
Martxoaren 3ko biktimak eta Martin Villa aurrez aurre: "Oroitzen al zara Gasteizez?"

Eva Barroso eta José Luis Martínez Ocio martxoaren 3an hil zituzten bi langileren anai arrebak  kasualitatez topatu dira Martin Villarekin Espainiako Kongresuaren kanpoaldean. Hamar minutuz hizketan egon dira, eta langileak hiltzea gaizki egon zela esatea eskatu diote ministro frankista ohiari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude