argia.eus
INPRIMATU
Siriako Kurdistanen aurka Turkia egiten ari den erasoa babestu duen Europako herrialde bakarra da Espainia
  • Urriaren 9an abiatu zuen Turkiak Siria iparraldeko (Rojava) kurduen aurkako “Bake Iturri Operazioa”. Europa mailan, Espainiako Estatuak soilik babestu du ofizialki erasoa.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 21
(Argazkia: Espainiako Denfentsaren Estatu Nagusia)

Espainiako Denfentsaren Estatu Nagusiak (EMAD) igandean Twitter bidez publikatutako mezuaren arabera, Turkiaren “Bake Iturri Operazioari” emandako babesari eusten dio Espainiako Estatuak. Aipatu operazioa urrian abiatu zuen Turkiak, eta ordutik Siria iparraldeko herrialde kurduaren aurka genozidioa ari da gauzatzen.

 

“Turkiari Babesa Operazioak jarraitzen du Adanako biztanleria babesten”, irakur daiteke mezuan. Adierazpen honekin, Kurduen aurkako Turkiaren oldarraldia babesten duen Europako herrialde bakarra bilakatu da Espainia. Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek urriaren 9an eraso militarra abiatzearekin batera, Europar Batasunak, Arabiar Ligak, Iranek, Indiak eta Erresuma Batuak beren gaitzespena agertu zuten erasoaren aurrean.