Esnearen sektoreak bizi duen egoera salatzeko, EHNEk merkatu gardena antolatu du ostiralean

  • Ostiralean, irailak 14, Bilboko Arriaga plazan Merkatu Gardena antolatu du EHNE sindikatuak. Ardi eta behin esnearen azpisektoreak bizi duen egoera salatzeko asmoa dute ekimen horren bitartez, zehazki elikagaien prezioak finkatzerakoan dauden injustiziak. Goizeko 11:30etatik aurrera, gazta erdi bat eta litro bi esne banatuko dituzte 10 euroan.


2012ko irailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Duela bi urte Bilbon egindako merkatu gardena.

EHNEk jakinarazi duenez, "behi esnearen kasuan, gaur egun industriari saltzen dioten baserritarrek 0,30 euro eskuratzen dituzte litro bakoitzagatik eta kontsumitzaileak 0,81 euro ordaintzen ditu, bataz beste, espainiar Estatuan". Sindikatuak azaldu duenez, horrek esan nahi du esne ekoizleek azken prezioaren %37 baino ez dutela eskuratzen eta gainontzeko guztia bitartekarien eskuetara doa. "Kontuan hartuz gero esneak ez duela transformaziorik eta kontserbaziorik behar, oso txikia da portzentaia hori".

Hori dela-eta EHNE-Bizkaiak proposatu du baserritarrek %45 jasotzea, "bakoitzaren lanaren errekonozimendu justuagoa" lortzeko pausoak emate aldera.

Eskari horrekin batera, etiketatu bikoitzaren beharra ere azpimarratu du nekazarien sindikatuak, kontsumitzaileak jakin dezan ordaintzen duen preziotik baserritarrak zenbat kobratuko duen.

Elikagai guztiekin antzeko problema

Merkatuko prezioaren eta baserritarrak irabazten duenaren artean alde handia egotea ez da esnearekin bakarrik gertatzen. Hori dela eta EHNEk deialdia baliatu du Prezioen Behatokia sortzea beharrezkoa dela azpimarratzeko. Elikagaien katea kontrolatzen lagunduko luke halako behatoki batek, EHNEren esanetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude