Eskuina garaile Italiako hauteskundeetan

  • Eskuina atera da garaile Italiako hauteskundeetan, baina alderdietako inork ez du gehiengo absolutua lortu, eta herrialdeak hartuko duen norabide politikoa ez da ziurra. Boto gehien jaso dituzten alderdiak Bost Izarren Mugimendua eta Lega Norte talde ultraeskuindarra izan dira.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko martxoaren 05a
Luigi di Maio Bost Izarren Mugimenduko burua izan da garaile Italiako hauteskundeetan (Arg: eldiario.es)

Luigi di Maioren Bost Izarren Mugimendua izan da boto gehien jaso dituen alderdia, %31,78aren babesarekin.  Matteo Renzi lehen ministro ohiaren Alderdi Demokratikoa izan da bigarren bozkatuena (%19,20), Matteo Salviniren Lega Norte hirugarrena (%18,6) eta Silvio Berlusconik sortutako Forza Italia laugarrena (%13,5).

Gehiengo absoluturik gabeko hauteskundeen ostean, alderdi guztiek negoziazioei ekin beharko diete Gobernua osatzeko. Emaitzak behin-behinekoak dira momentuz, eta alderdi nagusietako ordezkariek ez dute hitz egin oraindik.

Ondoko txioaren grafikoan ikusten da ondo nola geratu den Italia hauteskunde honetan:

 

 

 

Kanal honetan artxibatua: Italia

Italia kanaletik interesatuko zaizu...
Italiako gobernu koalizioaren akordio-zirriborro batek eurotik irtetea eta Errusiaren aurkako isunak bukatzea aurreikusten du

Lega Nord (LN) eta Movimento 5 Stelle (M5S) alderdi italiarrek gobernua osatzeko akordioaren zirriborro bat argitara atera da. Eurotik ateratzeko plan bat jasotzen du dokumentuak, “beharrezkoa balitz”.


Florentziako senegaldarrak arrazismoaren aurka altxatu dira azken hilketaren ostean

Gizon italiar batek auzokide senegaldar bat hil zuen astelehenean Florentzian, eta Toscanako hiriburuko senegaldarrak arrazismoaren aurka altxatu dira, Info Aut-ek jaso duenez.


2018-03-04 | Xuban Zubiria
Potere al Popolo hautagaitza
Esperantza izpi bat ezkerrarentzat Italiako hauteskundeetan

Italian ospatzear diren hauteskunde orokorren atarian, zenbait mugimendu sozialen erraietatik fenomeno politiko berria sortu da, Potere Al Popolo. Krisiak eta prekarietateak gogor kolpaturiko italiarren ahotsa izan nahi du martxoaren 4ko hauteskundeetan.


2018-03-02 | Miren Osa Galdona
AHT ez dela beharrezkoa onartu arren, proiektuak aurrera jarraituko duela esan du Italiako Gobernuak

Italiako Gobernuak zilegitasuna eman dio NoTAV kanpainari, argitaratu berri duen txosten baten arabera. Onartu du abiadura handiko trena ez dela beharrezkoa egun lurraldearen ezaugarriak kontuan izanda. Hala ere, proiektuak aurrera jarraituko du.


2018-01-08 | Andoni Mikelarena
"Berlusconi Presidente", martxoko Italiako hauteskundeetarako eskuinaren leloa

Forza Italia, Fratelli d’Italia eta Liga Norte alderdi xenofoboa koalizioan aurkeztuko dira datorren martxoaren 4an egingo diren hauteskunde orokorretara.


Helduleku bat zulo beltzean

Errefuxiatuen krisiak ez du etenik, komunikabideetan haren oihartzuna apaldu bada ere. Mediterraneoa munduko hobi komunik handienetakoa da. Inoiz ez dugu jakingo zenbat lagun ito diren itsasoan, bizimodu hobe baten bila. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko, Europar Batasunak mugen kontrolera bideratu du indar guztia, polizia eta militarren presentzia handituz.


2017-12-01 | Andoni Mikelarena
Italiako Giroak ez du Palestina aintzat hartuko Israelen presioei men eginez

Jerusalemen hasiko da 101. Italiako Giroa. Hasiera batean antolakuntzak hiriaren ekialde okupatua eta mendebaldea bereizi bazituen ere, Israelen presioen ostean, hala ez egitea erabaki du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude