Can Vies eskuin muturraren jo-puntuan

  • Frente X España eskuin muturreko taldeak manifestazioa deitu du ekainaren 21ean 19:00etan Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro soziala hustu ondoren izan diren istiluen erantzun gisa deitu dute mobilizazioa.


2014ko ekainaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Manifestazioa deitu duen taldeak Can Viesen aldeko ekintzak terrorismotzat jotzen ditu

“Bartzelonan bizi dugun egoeraz nekatuta daudenak deitzen ditugu inzibismoaren eta Sants auzoko bizilagun asko berdurturik dituzten talde ultra-ezkertiarren terrorismoaren kontra manifestatzera”. Horrela hasten da Facebook bidez zabaldu duten deialdiaren testua.

Zentro sozialeko kideen helburuak “kaosa, xantaia, inzibismoa eta euren nahiak lortzeko biolentziaren erabilpena” direla diote ultraeskuindarrek, baina okerrena, beraien ustez, “Bartzelonako Udalak xantaiei kasu egin izana” da.

Kataluniako Barne Sailak manifestazioa deitu duen taldearen bost manifestazio baimendu ditu azken aldian, horien artean Espainiaren batasunaren aldeko bat eta euskal presoei kondenak luzatzea ahalbidetzen zuen "Parot doktrina" delakoa bertan behera utzi izanaren kontrako beste bat. Dena den, Xavier Rius blogari kataluniarraren ustez, zailagoa izango da 21ekorako baimena lortzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Can Vies
2018-06-07 | ARGIA
Can Vies hustearen kontrako protestetan gazte bat jipoitzeagatik, bi Mosso zigortu dituzte

Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.


Can Vies: nola berreraiki amets bat

Ostegunean 19:00etatik aurrera Can Vies. Única solució: Reconstrucció hitzaldia eskeiniko du zentro sozial horretako kide batek Iruñeko Katakrak gunean.


Can Vieseko istiluetan parte hartzea egotzita ia lau urte arteko kartzela zigorra

Bartzelonako epaile batek zortzi hilabete eta hiru urte eta bederatzi hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die lau gazteri. Gazte hauei 2014ko maiatzaren bukaeran Can Vies zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurkako istiluetan parte hartzea egozten diete.


Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.


Eguneraketa berriak daude