Eskuin muturreko errabino bat tirokatu eta larri zauritu dute Jerusalemen

  • Konferentzia batetik irten berritan, eskuin muturreko errabino bat tirokatu eta larri zauritu dute asteazkenean Jerusalemen.


2014ko urriaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Erasoaren ondorengo uneak (Argazkia: www.itongadol.com)

Yehuda Glick da errabinoaren izena. Glick AEBetan jaio zen eta Meskiten Zelaiguneko Fededunak taldearekin lotura estuak ditu. Eskuin muturreko talde horrek juduentzako tenplu erlijioso bat eraiki nahi du Meskiten Zelaigunean eta kausa hori babesteko konferentzia batean parte hartu ostean jasan du erasoa.

22.30ak aldera gertatu da tiroketa. Erasotzaileak motorrean egin du ihes eta zauritua urgentziaz eraman dute ospitalera.

Iturri polizialek diote oraindik goizegi dela erasoaren nondik norakoak argitzeko. Dena den, polizia israeldarrak ostegunean susmagarritzat jotzen zuen ustezko atentatuaren egilea hil duela irakur daiteke The Guardian egunkari ingelesaren webgunean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israel
2024-04-19 | Gedar
Sionismoaren kontrako juduak jazartzen ari dira Alemanian

Palestinarekin elkartasunez kongresu bat antolatu zuten Berlinen aurreko astean, baina hura itxi zuen Poliziak. Atxilo eraman zituzten sionismoaren aurkako hainbat judu.


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Iran gehiago zigortzearen alde lerratu dira AEBak eta Europar Batasuna

Iranen eta Israelen arteko tentsioa areagotuz doa eta bi aldeek argi utzi dute parekoaren erasoari erantzun bortitz eta gogorrez erantzungo lioketela. Bizkitartean, Israelekiko babesa berretsi dute AEBek zein Europako Batasunak.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Eguneraketa berriak daude