argia.eus
INPRIMATU
Eskuin muturrak zabaldutako migranteen aurkako mezuei hesia jarri diete herritarrek Urruñan
  • Eskualdeko hauteskundeen kanpaina migranteen kontrako agerraldi batekin hasi du eskuin muturreko Rassemblement National alderdiak, otsailaren 16 goizean Irun eta Urruña arteko zubian. Herritar andana elkartu da parean, "faxistak kanpora" oihuka, besteak beste Etorkinekin izeneko harrera sarea, Ipar Euskal Herriko Sare Antifaxista zein EH Bai koalizio abertzaleak deituta. Ekhi Erremundegi Iparraldeko Hitza eta Berriako kazetariak sare sozialetan zabaldu ditu bertatik bideoak eta argazkiak.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 16a
Argazkia: @EkhiErremundegi. Argazkia: @EkhiErremundegi.

Ekhi Erremundegi kazetariak grabatutako bideoan ikus daitezke, alde batean, Rassemblement National eskuin muturreko alderdiak bildu dituen 17 pertsona, eta beste aldean, "zuek, faxistak, zarete terroristak" oihuka aritu diren dozenaka herritar.

Ondoren migranteen aurkako pankarta zabaldu du eskuin muturrak eta tentsio uneak bizi izan dira.

 

Amaia Fontang Etorkinekin kolektiboko kideak Ekhi Erremundegi kazetariak egin dion elkarrizketan nabarmendu du "Euskal Herria harrera herria dela":

EH Bai-k ohar bidez adierazi du "gorrotozko hitzaldi xenofoboak ez direla inoiz ongi-etorriak izango" eta gehitu du "hemen kanpaina bat hastera etortzeak, mugak indartzea aldarrikatzeko, Urruña, Biriatu, Hendaia, Irun eta Hondarribiko biztanleekiko mespretxua adierazten du".