Independentziatik gertu den autogobernua aldarrikatu du Gordon Brownek Eskoziarentzat

  • Erresuma Batu Federal baten barruan lan, nekazaritza, arrantza edota kanpo-politikaren arloetan izango lituzke eskumenak Eskoziak, Brownek proposatutakoaren arabera. Gai horietarako nazioartean ordezkaritza propioa izango luke eta erdi-independentzia egoera lortuko luke Eskoziak.


2016ko abuztuaren 30an - 10:19
Gordon Brown. (Argazkia: Monika Flueckiger/CC-BY-SA-2.0)

Ekainaren 23ko Brexitaren ondoren, orain arte Bruselak izandako eskumenak Edinburgok izatea proposatu du Brownek, Londresek izan beharrean eta aurrez aipaturiko arlo horietan, VilaWebek argitaratu duenez.

Eskoziaren independentzia lortzea 2014an baino zailagoa dela dio Brownek, baina Konstituzioan aldaketak aldarrikatu ditu: moneta, pentsioak eta segurtasuna Erresuma Batuaren esku geratuko lirateke, baina gainontzeko gaiez Eskozia bera arduratuko litzateke.

2007 eta 2010 bitartean Erresuma Batuko Lehen Ministro laborista izan zen Brown. Eskoziaren erreferendumean ezetzaren kanpainaren buru izan zen eta Brexitaren aurkakoan ere parte hartu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude