Gobernuak udaran aurkeztuko du irailean izango den erreferendumean independentzia lortuz gero herrialdeak izango duen konstituzioaren zirriborroa.
Eskozia independentearen sortze-oinarriak izango ditu zirriborroak. Galdeketan baiezkoak irabaziz gero, Eskoziak independentzia aldarrikatuko luke 2016ko martxoan 24ean.
Nicola Sturgeon SNPko kideak eskoziarren baloreak eta eskualdeak oinarrizko lege idatzia edukitzeko garrantzia babestuko ditu Cardiffen: “Independentziak eskoziarren etorkizuna zehazteko aukera emango digu”.
Konstituzio idatzia nazio identitatearen atal garrantzitsua dela nabarmendu du Sturgeonek. Erresuma Batua, Europan Konstituzio idatzia ez duen herrialde bakarra dela gogorarazi du eta Eskozia independente batean horrelakorik ez dutela nahi gaineratu du.