Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak erreferendum berria egin nahi du 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean. Eskoziak horrela erantzun dio Europar Batasunetik ateratzeko Londresek Lisboako 50. artikulua aktiba dezakeela dioen zurrumurruari.
Sturgeonek galdeketa egiteko baimena eskatuko du, bere hitzetan, eskoziarren interesak babestearren Erresuma Batuak bozkatu ostean Europar Batasunetik ateratzea.
Erresuma Batuko lehen ministro Theresa May-k ez du adierazpenik egin oraingoz, argitzeko ea baimena emango dion ala ez erreferenduma egiteko.