Eskozia eta Kataluniako erreferendumak parekatu al daitezke?

  • Hilabete falta da Eskoziako erreferenduma. BBC katearen azken inkesten arabera independentziari ezezkoa irabaziko luke botoen %55arekin. Baiezkoaren aldekoak %35 dira momentuz, eta %11 ezbaian daude. Hainbat hedabidek Eskozia eta Kataluniako kasuak aztertu eta alderatu dituzte.  

Gizon bat Eskoziako banderarekin Diadan (argazkia: Getty)

2014ko abuztuaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

The Independent egunkari britainiarrak Britainia Handiko eta Espainiako presidenteen jarrerak aztertu ditu larunbatean argitaratutako erreportaje sakon batean. Diotenez, Cameronek Eskoziako erreferenduma egitea onartu du badakielako ezezkoak irabaziko duela seguraski. Rajoyk, aldiz, Kataluniako erreferendumaren kontra egin du baiezkoak irabaziko lukeelako. Espainiako presidentea “Konstituziaren atzean ezkutatzen” dela dio The Independentek.

Bi prozesuetan ematen den kontraesana nabarmendu dute: Independentzia nahi ez dutenek bozkatzeko eskubidea duten bitartean (eskoziarrak), sezesioaren aldekoek debekatuta dute (katalanak). “Horrelakoa da 2014ko Europa”, dio egunkari britainiarrak ironiaz.

USA Todayk Eskoziako erreferendumak Europako beste lurraldeetan duen eragina aztertu du. Egunkariak Richard Whitman Kenteko Unibertsitateko gai europarretan adituaren hitzak jaso ditu. Honek dio Eskoziako erreferendumak “beste lurralde batzuei atea ireki” diela, horien artean Kataluniari.

Egunkari estatubatuarraren ustez katalanek azaroaren 9an bozkatuko dute nahiz eta Gobernu espainiarrak debekatu. USA Todayk, The Independentek bezala, Eskozia eta Kataluniako kasuak alderatu ditu. Bi prozesuak ez direla berdinak diote: “Kataluniaren arrazoiak autodeterminazioaren alde egiteko hizkuntza eta kultura errepresioa dira, besteak beste. Eskoziarren kexa nagusia Londreseko Parlamentutik jasaten duten diskriminazio ekonomiko eta soziala da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude