"Ikastoletan badakigu zer nolako Legea nahi genukeen, baina beste batzuen ikuspegiarekin kontrastatu gura genuke. Gezurra badirudi ere gaur egun indarrean dagoen Autonomi Estatutua abian jarri zenetik Hezkuntza Sistema bere osotasunean hartuko lukeen lehen Hezkuntza Legea izango litzateke. Urte hauetan guztietan 300 lege inguru onetsi izan dira Eusko Legebiltzarrean, horietatik zortzi bakarrik Hezkuntzari dagozkionak (%2a), eta zortzi horietatik bat edo bi hezkuntza-eduki zehatza izan dutenak. Ez da balantze distiratsua Hezkuntza oinarritzat daukan jendarte batentzat". (2009-01-27)