argia.eus
INPRIMATU
Eskola jantokien iruzurra ikertzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak fiskaltzari
  • Azken hamar urteetako eskola jantokien esleipena ikertzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak fiskaltzari; zerbitzuaren prezioa adostu zutelakoan, Lehiaren Euskal Agintaritzak sektoreko zortzi enpresari hemezortzi milioi euroko isuna jarri ostean dator erabakia. Organo horrek argitaraturiko txostenaren arabera, azken hamar urteetan 70 milioi euroko hazkundea izan du zerbitzuaren prezioak.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko martxoaren 07a

Eusko Jaurlaritzak uste du zortzi enpresa horiek geografikoki banatzen zituztela eskola jantokiak, logistika-kostuen eta banaketa baldintzen arabera. Horietako bakoitza zegokion esparruko lehia publikora aurkezten zen. Zerbitzuaren kostua 781,15 milioi euro garestitzea eragin du horrek.

Eskola jantokien auziak sektoreko enpresa batek 2013an jarririko salaketa du oinarri.  Lehiaren Euskal Agintaritzak kasua ikertzeari ekin zion eta zerbitzuaren kostuak behera egin du ordutik, 2015-2016 ikasturtean zazpi milioi euro gutxiago ordaindu behar izan du Eusko Jaurlaritzak. “Diru gehiago aurreztuko da enpresak erakarri eta horien arteko lehia sustatzen bada”, Lehiaren Euskal Agintaritzak kaleraturiko txostenaren arabera.

Enpresek lehia askearen aurkako zigor-erantzukizunik duten edo, PPk salatu gisara, arau hausleek Gobernuko edo administrazioko langileren baten laguntza izan duten argitu  beharko du fiskaltzak