argia.eus
INPRIMATU
Eskola-jantoki segurua bermatzeko baliabideak eskatu dituzte Pagasarribide ikastetxeko gurasoek
  • Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Protokoloa bete ahal izateko, ikasleentzako jantokian lau begirale gehiago behar dituzte Bilboko Pagasarribide ikastetxean, “batez ere euria egiten duen egunetarako”. Eskolako zuzendaritzak egindako eskaerak Jaurlaritzaren erantzun ofizialik jaso ez duela-eta, mobilizatu egin dira gurasoak.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko irailaren 29a

“Kalitatezko jantoki seguru bat” aldarrikatzen du Pagasarribideko hezkuntza komunitateak, eta horregatik eskatzen dituzte baliabide gehiago, administrazioak berak martxan duen protokoloa bete ahal izateko. Ikastetxeko guraso elkartetik esan digutenez, eskolako zuzendaritzak jakinarazi die azken egunetan badagoela mugimendua, eta esperantza dute lortuko dituztela lau begirale horiek, baina ofizialki erantzunik ez dagoenez, kalera atera dira presioa egitera.

Astearte arratsalde honetan, mobilizazio zaratatsua antolatu dute, “jantokiaren etorkizuna arriskuan” dagoela jakitun. Giza-katea osatu dute Bilbon.