argia.eus
INPRIMATU
Eduardo Ibero (Yala Nafarroa)
“Eskerrak eman nahi dizkiogu Iruñeko jendeari, beraien bultzadarekin heldu gara txupinazoa botatzera”
  • Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.

     

Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko uztailaren 07a

Eduardo Iberok 12:00etarako hamar minutu eskas geratzen zirenean tarte bat eskeini digu. “Azkeneko egunak urduri eta estresarekin bizi izan ditugu, baina harrotasun handia sentitzen dugu”. Palestinaren aldeko mezuak udaletxe barruan eta kanpoan. Iberoren hitzetan, “izugarria da hainbeste hilabeteetan herri honek erakutsi duen elkartasuna eta giza-eskubideen defentsa”.

Momentu berezi horretan Palestinan gertatzen ari den genozidioa presente izango dutela esan digu Iberok: “Nik uste burura etorriko zaizkigula telebistan ikusten ditugun gerraren irudi krudelak”.