Emannuel Macronek bere segurtasun ekipoan hurbilen eduki duen bizkarzainak, ez polizia eta ez jendarme ez izan arren, maiatzaren 1eko mobilizazioetan parte hartu zuten herritarretako bi gutxienez jipoitu zituen kalean. Le Monde egunkariak Alexandre Benallaren jokabidea erakusten duen bideoa plazaratu ostean, eskandalua piztu da Frantziako estatuan.
Ez da agente publikoa, birzkarzain pribatua baizik, eta ez du deretxorik kaleko polizia lanik egiteko. Hala ere, Alexandre Benalla Macronen bizkarzainen buruak baimena eskatu zien Parisko poliziaren arduradunei maiatzaren 1eko mobilizazioak gertutik jarraitzeko behatzaile moduan. Ez zen konformatu, ordea, benetako poliziek lana nola egiten duten aztertze hutsarekin eta kasko eta ikur polizialak jantzita bortizki eraso zien manifestazioetan parte hartzen ari ziren herritarrei.
Macronen gobernuan hasieratik ezagutzen zuten arren gaia, Le Monde egunkariak jakinarazi du aste honetan, Benallaren lan moldeak eta izaera erakusten duen bideo eta guzti:
Bizkarzainak gizon gazte bati ematen dion jipoiak eragindako zalaparta handitu ahala, Parisko gobernuak neurriak hartu behar izan ditu eta ostiralean, 20, Benalla atxilotu dutela jakin da. Badira Parisko buruak ere ikertzen ari direnak. Tartean, bideo berri bat agertu da agertzen duena Benalla emakume gazte bat harrapatu eta jipoitzen: