Eskandalua Frantzian Macronen bizkarzainen buruak manifestariak jipoitu dituelako

  • Emannuel Macronek bere segurtasun ekipoan hurbilen eduki duen bizkarzainak, ez polizia eta ez jendarme ez izan arren, maiatzaren 1eko mobilizazioetan parte hartu zuten herritarretako bi gutxienez jipoitu zituen kalean. Le Monde egunkariak Alexandre Benallaren jokabidea erakusten duen bideoa plazaratu ostean, eskandalua piztu da Frantziako estatuan.


2018ko uztailaren 20an - 11:19
Alexandre Benalla (hatza jaso duen bizarduna) da Emmanuel Macron presidentearen hurbileneko bizkarzaina. (Argazkia: 20 Minutes)

Ez da agente publikoa, birzkarzain pribatua baizik, eta ez du deretxorik kaleko polizia lanik egiteko. Hala ere, Alexandre Benalla Macronen bizkarzainen buruak baimena eskatu zien Parisko poliziaren arduradunei maiatzaren 1eko mobilizazioak gertutik jarraitzeko behatzaile moduan. Ez zen konformatu, ordea, benetako poliziek lana nola egiten duten aztertze hutsarekin eta kasko eta ikur polizialak jantzita bortizki eraso zien manifestazioetan parte hartzen ari ziren herritarrei.

Macronen gobernuan hasieratik ezagutzen zuten arren gaia, Le Monde egunkariak jakinarazi du aste honetan, Benallaren lan moldeak eta izaera erakusten duen bideo eta guzti:

Bizkarzainak gizon gazte bati ematen dion jipoiak eragindako zalaparta handitu ahala, Parisko gobernuak neurriak hartu behar izan ditu eta ostiralean, 20, Benalla atxilotu dutela jakin da. Badira Parisko buruak ere ikertzen ari direnak. Tartean, bideo berri bat agertu da agertzen duena Benalla emakume gazte bat harrapatu eta jipoitzen:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako polizia
Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako sei gazteak

Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

Aurten berrogei urte Frantziako banlieue edo auzo popularretakoek “Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa” burutu zutela Marseillatik Parisera arte. Aldarrikapenen artean zuten polizien gehiegikerien bukaera. Orduz geroztik testigantzak, ikerketak,... [+]


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Michel Kokoreff: "Polizia-sindikatuekilako kogestio batean dabil botere politikoa"

Historia errepikatu zaigu 2023ko [Frantziako auzo popularretako] matxinadekin. 2005ean bezala, Poliziarekin izandako topaketa hilgarri bat izan dute txinparta. Bi haserre erakustaldi horien arteko antzekotasunak begi-bistakoak izan arren, osagai berriak ere agertu dira. COVID-19... [+]


16 urteko gazte bat hil da Paris inguruko Elancourt hirian, Poliziaren auto batek uzkailirik

Bertsio ofizialaren arabera, motocross batean zebilen eta Polizia ikustearekin "ihes egin" du gazteak, eta paretik zetorren beste polizia auto baten aurka hartu du kolpea. Bi inkesta abiatu ditu  Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiak: bata, gazteari... [+]


Eguneraketa berriak daude