argia.eus
INPRIMATU
Eskandalua Errusian tortura saio baten bideoa biral egin ostean
  • Preso bat mahai baten gainean erdi biluzik, barkamen eta erruki eske, dozena bat ofizialek torturatzen duten bitartean. Hori ikus daiteke Novaya Gazeta egunkariak publikatu ostean Errusian eskandalua eragin duen azken bideoak.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 24a

Egunkariak azaldu du bideoa 2017ko ekainean grabatua izan zela, Yaroslavl hiriko espetxean.

Bideoak bi egunetan bi milioi bisitatik gora ditu Youtuben eta haserre handia eragin duela dio egunkariak. Russia Todayk argitaratu duenez sei guardia atxilotu dituzte.

Oharra: Bideo gogorra da.