Eskaera bat Sarako Idazleen Biltzarreko antolatzaileei

  • Aberri Eguna ala Sarako Idazleen Biltzarra? Horrela izan da aurten, nahita nahi ez, orain arte Sarako Idazleen Biltzarrean parte hartu dugun idazle ttipioi harrarazi diguten hautua, eta anitzi konponezinezko korapilo bihurtu zaigu.


2017ko apirilaren 18an - 09:39

Sarako Idazleen Biltzarra orain arte, aitzindaria izan da Iparralde osoan, idazle eta erosle-irakurleen arteko harreman zuzeneko kontuetan, horretaz gain, ongi antolatua eta arras baliagarria. Lerro hauetatik nire eskerrik beroena helarazi nahi diet urtez urte, eta jadanik aurten 34 urte luzez, biltzarra antolatu duten guztiei. Milesker bihotzez.

Aurten, berriz, egoera arras makurra gertatu zaigu. Biltzarrak bi eguneko egitura hartu du –eta horren aurka ez dut deus erran beharrik–. Arazoa zera da, lehen Bazko astelehenean egiten zena orain Bazko igande eta astelehenera pasatu dela, eta ezinbesteko baldintza parte hartzeko bi egunetan bertan egon beharra ezarri dutela.

Argitaletxe handientzat ez da arazo, baina idazle abertzale ttipientzat bai, hori de facto gaindiezinezko oztopoa baita. Zer egin behar dugu, Aberri Egunean Saran egon gure bihotzaren kontra eginez? Norbait ordaindu behar dugu igandean gure salmahaian egon dadin?, zeren gure ingurukoak, senideak eta adiskideak Aberri Eguna ospatzen egonen baitira.

Eta norbaiti ordaintzeak merezi digu lauzpabost liburu bakarrik saltzen ditugun idazle ttipioi?  Lehenagotik dugu Aberri Eguna Biltzarra baino, beraz, zerbait konpondu behar bada Biltzarraren afera da, argi eta garbi.

Nik lerro hauetatik, jendaurreko gutun honen bidez –barneko bideak erabiliz ez baitut deus atzeman–, irtenbide bat galdatu nahi nieke Sarako Idazleen Biltzarraren antolatzaile eta sostengatzaileei. Konponketarako bi aukera ikusten ditut. Lehena litzateke idazleoi aukera ematea, orain arte izan den bezala, astelehenean bakarrik egoteko. Bigarren aukera, berriz, Biltzarra dataz aldatzea. Dena den, ene ustez, lehen aukera da errazena eta garbiena.

Bihotzez itxaro dut, afera itsusi hau hurrengo urterako konpon dadin, nik –eta jakin badakit nire kasu berean idazle eta elkarte ttipi gehiago izan direla–, aurtengo edizioan neure burua guztiz baztertuta eta diskriminatuta ikusi baitut, Biltzarrean parte hartu ezinik.

Borondate pixka batez, bada irtenbidea, eta horixe da galdatzen dudana 2018ko Biltzarrean, orain arte egin dudan bezala, Bazko astelehenez parte hartu ahal izatea. Biba Aberri Eguna eta biba Sarako Idazleen Biltzarra!

Adeitasunez.

 

Joseba Aurkenerena Barandiaran. Idazlea.

(Urruña)

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude