Tarana Karim

"Esfortzua eskatzen du euskaraz ikasteak, baina jendeak baloratzen du"

  • Tarana Karim Azerbaijanen jaio bazen ere, Hernialden bizi da. Tolosaldean dagoen emakume aniztasuna islatzeko proiektuetan parte hartu izan du, batik bat gizarteari begira, jendeak kalean ikus dezan, jakin dezan, gizartearen parte direla.

Zebrabidea @zebrabidea
2017ko urtarrilaren 04a
Argazkia: Ataria.eus

Antxeta irratiko esatari Aitziber Zapirainek elkarrizketa egin dio Hitza arnas bide dinamikaren harira, eta solasaldi hori izan dugu entzungai.

Albiste hau Arrosa Sareko irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Helduen euskalduntze alfabetatzea

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-17 | Goiena
Kazuo Ishiguro Nobel sariduna euskarara itzuliko dute Amaia Apalauzak eta I˝igo Roquek

Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatutako Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa irabazi du Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek batera aurkeztutako proiektuak. Kazuo Ishiguro idazlearen The Remains of the Day euskaratuko dute.


Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.


Guk hitano, hik zergatik ez...

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.


2018-01-15 | ARGIA
Euskaltzaindiak pertsona izenen genero bereizketarekin malguago izateko eskatuko dio Justizia Ministerioari

Euskaltzaindiak adierazi du aurki Ministerioarekin euskal izendegiarentzat “bestelako bideak asmatzeko” harremanak hasi nahi dituela.


2018-01-15 | Sustatu
2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoak

Youtuben argitaratzen diren euskarazko bideoak gordetzen ditu TBX.eus webguneak, modu automatikoan. Duela urte bete inguru argitaratu zen eta harrezkero euskarazko bideoak detektatzen eta biltegiratzen joan da. Horrela, 2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoetako batzuk zeintzuk izan dire jakin dezakegu. Hemen dituzue, ikuskatze gehien izan dituzten bideo horiek.


2018-01-15 | Andoni Mikelarena
Gipuzkoako Euskararen Normalizazio Plana behin betiko indargabetu du EAEko Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Euskararen Normalizazio planeko bost puntu indargabetu ditu. Auzitegiak ez du Aldundiak jarritako errekurtsoa tramitera onartu.


2018-01-14 | ARGIA
Euskaltzaindiak bere hiztegiko zenbait definizio alda ditzake, genero-berdintasuna hobeto islatzeko

Abenduaren 22ko osoko bilkuran Euskaltzaindiaren Hiztegian egin beharreko zenbait zuzenketa aurkeztu ziren, tartean, genero-berdintasunarekin zerikusia dutenak.


2018-01-14 | Eneko Gorri
Bizkor eta baikor

Iragan azaroan, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuko hiztunak bateratzeko eta botere-arazteko BAM dinamika abiatu genuen guk ere. Ez genuen ezer berri asmatu: Donostiako Egia auzoan sortu eta Lasarte-Orian ondu den esperientzia gurean eramatea besterik ez dugu egin. Baina irakaspen eta lorpen propioak izan genituen, dudarik gabe. Bilana, dinamika bezala, kolektiboa izan beharko da. Horretan lanean ari gara. Hemen botako ditudanak bitarteko gogoeta... [+]


Noiz aukeratu batua eta noiz euskalkiak?

Abenduak 8, Durangoko Azokan, Irudienean, lau mahaikide bildu dira galdera horri erantzutera. Olatz Beobidek, Jon Garañok, Patxo Telleriak eta Paul Urkijok ikus-entzunezkoetan bataren edo bestearen alde egiteko hainbat arrazoi azaldu dituzte. Egia esan, euskararen molde bat eta bestea ez dituzte mutur banatan jarri, borrokan, nahasian ere erabiltzen dituzte haien lanetan, eta batik bat fikziozko lanetan, jolas egiteko erreminta bikaintzat dituzte.


Eguneraketa berriak daude