argia.eus
INPRIMATU
Escudero musikaria gogoratzeko ekitaldi ugari antolatu ditu Gipuzkoako Aldundiak
  • Francisco Escudero konpositorearen musika "ezagutu eta gogoratzeko" Gipuzkoako Aldundiak omenaldia antolatu du, bere jaiotzaren mendeurrenean. Apiriletik abendura bitartean, kontzertuak, erakusketak, jardunaldiak, dantza emanaldiak eta hainbat argitalpenen antolatu dituzte musikaria omentzeko.

2012ko apirilaren 17a
Francisco Escudero

Gipuzkoako hainbat herritan egingo dituzte egitarauan bildutako 50 jarduerak. Horien artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiako Kursaalean Dantzari baten ametsa eta Musika Hamabostaldian egingo duen Illeta obren interpretazioak nabarmendu dituzte antolatzaileek.

Hurrengo ekitaldiak apirilaren 27an Zarauzko (Gipuzkoa) Ispilu Arte Galerian, Pikondopetik biolontxelo laukotearena izango da. Ondoren, maiatzaren 6an, Oñatiko (Gipuzkoa) Santa Ana antzokian, Musikeneko Hausoka bikoteak Urantzu obra interpretatuko du.