"Oso estatu gutxik bultzatzen dituzte hizkuntza gutxituen aldeko politika aktiboak eta eraginkorrak. Hainbat hizkuntzek legezko ofizialtasuna lortu dute, baina hilzorian jarraitzen dute edota komunikazio tresna eraginkor bihurtzeko arazoak dituzte (...) Eraikin historiko edo artelan baliotsuak bezala, hizkuntzak ere gorde beharreko ondare gisa onartzen dira, baina ez zaie inolako eskubiderik onartzen. Batzuen ustez, munduko hizkuntzen %90 galduko da XXI. mendean (...) Eskerrak noizean behin berri onak entzuten diren. Ekuadorko Konstituzio berriak ofizialtzat joko ditu kitxua eta shuarrera hizkuntzak. Orain ere badago esperantzarako lekua". (2008-07-28)