Esan Ozenkik katalogoa digitalizatu eta kanta bilduma bat plazaratu du

  • 1990eko hamarkadan euskal musikaren erreferente izandako Esan Ozenki diskoetxeak zenbait berrikuntza dakartza bere sorreraren 20. urteurrena ospatzeko. Negu Gorriak taldearen gerizpean 1991n sortutako zigiluak bere katalogoa gaurkotu eta digitalizatu du, webgune berria sortzearekin batera.


2011ko abenduaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Gainera, bi erreferentzia berri argitaratuko ditu. Batetik, 1995ean Oiartzunen ospatutako Hitz Egin jaialdia DVD formatuan jaso dute, Eguzki Bideoak kolektiboaren laguntzarekin. Bestetik, 1991 eta 2011 urteen artean kaleratutako kantez osatutako diskoa plazaratu du; Fermin Muguruzak aukeratu ditu abestiak.

Besteak beste, Negu Gorriak, Ama Say, Kortatu, BAP!!, Dut, Deabruak Teilatuetan, Kashbad, Anari eta Kuraia talden kantak aurki daitezke bertan. Horrez gain, Imanol Ubedak (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan) 90eko hamarkadari buruz idatzitako testu bat dakar diskoak eta webgune berriaren azalean dago ikusgai.

Informazio gehiago:

Esan Ozenkik modu digitalean zabalduko du bere katalagoa (2011-09-14)


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude