Esako urtegian pitzadura gehiago sortu direla ohartarazi dute

  • Río Aragón eta Yesa + No elkarteek ohartarazi dute berriro ere pitzadurak agertu direla urtegiaren eskuin hegalean eta dei egin diote Ebroko Konfederazio Hidraulikoari (CHE) “behingoz” Esako urtegiaren handitze “zentzugabea” geldiarazi dezan.


2014ko urriaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Esako urtegian agertu diren pitzadurak. (Argazkia: EP/ Yesa+ No)

Elkarteek agiri batean salatu dute ez dutela sinesten CHEk esan bezala urtegiaren handitze lanak seguruak direnik: “Lanak seguruak izanez gero ez zituzten 102 etxebizitza desjabetuko eta ez zuten urtegiaren ondoko bidea 20 hilabetez itxiko”.

"Informazioa ezkutatzeari” eta “herritarrei gezurra esateari” uzteko eskatu dute elkarteek.

Bi proposamen ere egin dituzte: alde batetik, ahal den heinean, urtegiaren segurtasunerako eta egonkortzerako lanen arduran “teknikari independenteak” jartzea, udalak eta gobernu autonomikoek babestuta, eta bestetik, urtegia hustea, segurtasun maila onargarri bateraino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Eguneraketa berriak daude