Esako urtegia handitzearen aurkako protestak Aragoin

  • Hego euskal herritar askorentzat Pirinioetara joateko ohiko igarobidea, Nafarroako eta Aragoiko lurrak hartzen dituen Esako urtegia handitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, Yesa No plataforma osatzen duten kolektiboek 1980ko hamarkadaz geroztik epaitegietan aurkeztutako salaketak, administrazioarekiko auziak eta kereilak atzera bota dituztelako.


2012ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Esako urtegia handitzearen aurka Artiedan egindako manifestazioa.

Prozedura administratiboak abiatzeaz gain, aipatu kolektiboek beste hainbat ekintza egin dituzte azken urteotan. Duela bi aste, esaterako, Aragoiko Artieda herrian manifestazioa deitu zuten, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) 60 hektarea desjabetuko zituela salatzeko. Poliziak kargatu egin zuen, eta jada bost lagun deitu dituzte deklaratzera.

Urriaren 10ean egin zuten manifestazioa, Esako urtegia handitzeko obren ondorioz herritarrek Artiedatik alde egin beharko dutela salatzeko. Desjabetze aktak sinatzera zihoazen funtzionarioen bidea mozten saiatu ziren han bildutakoak, baina Guardia Zibilak kargatu eta hainbat lagun zauritu zituen.

Poliziak hainbat lagun identifikatu zituen, eta haietako bost deklaratzera deitu dituzte, ordena publikoa hautsi, autoritatearen kontra egin eta zauriak eragiteagatik, min hartu zutenak "manifestazio baketsuan" zeuden herritarrak izan ziren arren, Yesa No plataformak adierazi duenez.

Urriaren 10ean gertatutakoaren kronika, auziaren inguruko jarraipen zabala egiten ari den Toma la Tierra webgunetik hartua:

Pirinioetako autobia

Handitze lanak ez dira Esako urtegi inguruan egiten ari diren obra bakarrak. Pirinioetako autobiak urtegia zeharkatuko du, gaur egungo bide sigi-sagatsua baino askoz ere zuzenago. A21 autobia Jacaraino helduko da, Pirinioetara joan ohi diren hego euskal herritar askoren mesederako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Eguneraketa berriak daude