Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) bihar Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duen partidaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu zuen atzo Bilbon. Era berean, euskal selekzioko jokalariek selekzioaren ofizialtasunaren alde pasa den astean plazaratutako agiriarekin (PDF) bat egin zuen erakundeak.
"Jokalariek egin duten hausnarketa bera edo antzekoa egiten dugu guk ere, eta, horregatik, bat egiten dugu idatzian esan duten guztiarekin", adierazi zuten ESAITeko kideek.
San Mameseko partida 20:45etan hasiko bada ere, ESAITek egun osorako egitaraua prestatu du Areatzan. Ekitaldi nagusiak ofizialtasunaren inguruko adierazpen baten irakurketa (13:00) eta partida baino lehen urtero egin ohi den manifestazioa (19:00) izango dira. Bestalde, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna eta Itziarren Semeak etaTximeleta taldeen kontzetuak izango dira.
Zelaira joateko sarrerarik ez dutenek partida ikusteko aukera izango dute ESAITek Areatzan ipiniko duen pantaila erraldoian.
Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]
Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]