Esako presaren inguruko "alarmismoaren" aurrean "lasaitasun mezua" zabaldu du Nafarroako Gobernuak

  • Antonio Casas geologo eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslearen hitzetan, Esa urtegiaren presa "arriskuan" dago, handitze lanen eraginez. Hala, alboko herrietako biztanleak ebakuatzea komeni dela esan du, Zangozakoak tartean. "Sortutako alarmismoaren" aurrean, "lasaitasun mezua" helarazi du Nafarroako Gobernuak.


2013ko maiatzaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Esa urtegiaren 2.098 hektareek Aragoiko lurrak hartzen dituzten arren, presa Nafarroan dago. (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)

"Casasen sinesgarritasuna auzitan jarri gabe, gogoratu behar dugu tankerako alarma piztu zuela Itoizko presaren balizko higaduren aurrean", adierazi di Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Dioenez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoek egindako txostenek ez dute kezkatzeko motiborik ematen.

Antonio Casas geologoaren hitzetan, ordea, presa "igotzen" ari dela diote aipatu txostenek: "Presa arriskuan dago. Ez diot nik, Konfederazioaren txostenek baizik. Ez dut esaten Zangozako herritarrak oraintxe bertan ebakuatu behar direnik, baina simulakroak egiten hasi beharko lirateke, presaz beherako herriak arriskuan baitaude".

"Nire iritziz, egoera ez da arriskutsua, dramatikoa baizik, aurretik ere higadurak sufritu dituzten materialak erabiltzen ari direlako", gaineratu du unibertsitateko irakasleak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Eguneraketa berriak daude