argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia
  • Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
     

Jon Fernández González 2025eko ekainaren 12a
Ertzaintzaren trafiko kontrol bat. UKBERRI.NET


Ertzaintzaren Barne Arazo Saila ikertzen ari da nola desagertu zen Ondarroako komisaria buruaren semearen drogen testa. Mendexan egindako trafiko kontrol batean positibo eman zuen gazteak 2024ko abuztuan. Frogen poltsa komisariara bidali eta bertatik Erandioko Laborategira bidali behar zuten, baina ez zen horrela gertatu, El Diario Vascoren informazioaren arabera.

Poliziek egiten dituzten testak ez dira bere berez froga nahikoa isunak edo bestelako zigorrak ezartzeko. Testetan hartutako laginak Polizia Zientifikoaren laborategietara bidali behar dituzte eta bertan emaitza berresten badute, orduan isuna jartzen diote kontrolatuari. Kasu horretan, 1.000 euroko isuna (500 eurokoa berehalako ordainketarekin) ordaindu behar izaten ditu eta karnetako 6 puntu kentzen zaizkio.

El Diario Vascoren arabera, jadanik martxoan azalpenak eskatu zizkien komisaria buru horrek ertzainei, bere semeari marihuana izateagatik isun bat jarri ziotelako.