argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak preso politikoen argazkiak kendu ditu Gasteizko bi txosnetan
  • Igandean Kalera Kalera ekimeneko gunetik eta Gazte Karpatik kendu dituzte argazkiak. Bi txosnetako mugimenduek iragarri dute berriro ere jarriko dituztela.

Hala Bedi @halabedi 2017ko abuztuaren 07a
Gazte Karpa, jaietako lehen egunean

Igandean Ertzaintza Gasteizko txosnagunera sartu da Kalera Kalera ekimena eta gazte mugimenduaren txosnetatik presoen argazkiak kentzera.

Bi txosnetako eragileek argi utzi nahi izan dute, "EAJk presoen argazkiak kenduz hauek txosnagunetik desagertuko direla uste badu jai dauka. Berriro ere jarriko ditugu etxean nahi ditugula aldarrikatzeko". Gainera, EAJri eta Iñigo Urkulluri "lekzio" gutxiago eta gatazkaren konponbidearen alde pausu gehiago emateko eskatu diote.