Igandean Kalera Kalera ekimeneko gunetik eta Gazte Karpatik kendu dituzte argazkiak. Bi txosnetako mugimenduek iragarri dute berriro ere jarriko dituztela.
Igandean Ertzaintza Gasteizko txosnagunera sartu da Kalera Kalera ekimena eta gazte mugimenduaren txosnetatik presoen argazkiak kentzera.
Bi txosnetako eragileek argi utzi nahi izan dute, "EAJk presoen argazkiak kenduz hauek txosnagunetik desagertuko direla uste badu jai dauka. Berriro ere jarriko ditugu etxean nahi ditugula aldarrikatzeko". Gainera, EAJri eta Iñigo Urkulluri "lekzio" gutxiago eta gatazkaren konponbidearen alde pausu gehiago emateko eskatu diote.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.