argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak kanporatu ditu EHUren Ibaetako kanpusean itxialdian ziren ikasleak
  • Astelehenetik zeuden Unibertsitateko Indar Batasuna taldeko ikasleak Filosofia Fakultatean itxita, baina bart kanporatu zituen Ertzaintzak. EHUri lan egiteko leku bat eskatzeko dira protestan.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 25

EHUren Donostiako kanpuseko Filosofiako Fakultatean itxialdia egiten ari ziren dozenaka ikasle aterarazi zituen bart Ertzaintzak. Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) deituta, astelehenetik ari ziren itxialdia egiten, Errektoretzari jarduera politikoa aitzina eramateko leku bat eskatzeko: "Ibaetako ikasleok azpiegitura beharraren faltan eta dekanotzaren prestutasun eza dela-eta, Zorroaga aretoa hartzea erabaki genuen".

Ikasleak banan-bana atera zituzten, eta ez zen istilurik gertatu.