argia.eus
INPRIMATU
19:00etan manifestazioa egingo da Donostian
  • Datozen orduetan hainbat mobilizazio egingo da Donostian atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko. Gaur manifestazioa egingo da 19:00etan Donostian, eta bihar martxa bat egingo da Martuteneko espetxeraino. Beste hainbat herritan ere egingo dituzte mobilizazioak.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko apirilaren 19a

Mobilizazioak:

Iruñea: 19:00etan Udal plazan.

Bartzelona: Sant Jaume plazan 20:00etan.

Erreakzioak

"Antzerki handi horrek ez du ezertarako balio". Hala adierazi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaile ohiak , Aske Gunean gertatutakoaz galdetu diotenean: "Oso mezu nahasgarria bidaltzen du. Justiziarekin zerbait zintzilik baldin baduzu aurkeztu egin behar duzu zure burua. Horrelako agerraldiek ez diote laguntzen ezertarako klima politikoari".

Antonio Basagoiti EAEko PPko buruaren hitzetan, bestalde, "Ertzaintzak atxiloketa gehiago egin eta irmoago jokatzen badu, ezer egin baino lehen, are gehiago pentsatuko du Sorturi estalkia ematen ari zaion jendeak".

Berria.info ari da erreakzioak biltzen, Alternatiba alderdiarenak tartean: "Elkartasun aktiboa eta ez-biolentziarekiko konpromisoa agertu dute erresistentzia zibilaren bitartez, eta auzi honetan bakoitzaren kokapena agerian utzita. Deitoragarria da Iñigo Urkulluren Gobernuak erakutsitako jarrera, berriz ere jarri baitu Ertzaintza bakea zein normalizazio politikoa oztopatzeko asmoa besterik ez duen Espainiako Erresumako Gobernuaren borondatearen zerbitzura.

Joseba Alvarez EH Bilduko kideak, bestalde, herritarrak "arrazoi politikoengatik" ez jazartzeko eskatu du, eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. (Iturria: Naiz.info)

Dozenaka Ertzainek hartu dute Bulebarra

Ertzaintza goizeko 6:00etan sartu da Donostiako Bulebarrean kokatutako Aske Gunean, Segikoak izateagatik zigortutako gazteak atxilotzeko. Jende andanak inguratu ditu gazte horiek, eta poliziek bi ordu baino gehiago behar izan dituzte haiek arrastaka atera eta zigortutako lagunengana heltzeko. Zigortutako zortzi gazteetatik sei zeuden han, eta haiez gain, beste bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak. Gutxienez 20 zauritu izan dira.

Lekukoen arabera, 20-25 furgoneta azaldu dira Aske Gunean, beste hainbatek Bulebarrerako sarbideak ixten zituzten bitartean.

Prentsa askatasunari eraso

Aske Gunean zegoen Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak azaldu duenez, prentsa-txartela agerian izan arren, haren mugikorrari kolpea eman diote ertzainek. Ondoren kazetariak kioskora igotzera behartu dituztela esan du: "Hemendik ezin dugu gertatzen ari dena gertutik kontatu; ez dago hau onartzerik", idatzi du, kioskora bultzaka igo dutenean. Horren aurrean, kioskotik salto egin eta lurrean eserita zegoen jendearen artean sartu da berriro.

Herri harresia eusten ordubeteren ondoren:

Herri Harresia barrutik: