Ikasle Abertzaleek deituta manifestazioa egin dute 1976ko martxoaren 3an poliziak bost langile hil zituela gogoratzeko. Hala Bedi bere webgunean argitaratu duenez manifestazioa amaitzen ari zela Ertzaintzak kargatu egin du ikasleen kontra.
Manifestazioa eguerdiko 13:00etan irten da Elurretako eraikinetik eta hainbat lagunek hildako bost langileen erretratuak zeramatzaten poliziak kargatu duenean, manifestazio egineta amaierako ekitaldia hastear zihoala, Hara Ba! komunikabideak azaldu duenez.
Manifestazioa abiatu da elurretatik. Herriak ez du barkatuko! Oroimenetik garaipenera! pic.twitter.com/1AldJTkz1f
— HARA BA! (@hara_ba) 2018(e)ko martxoak 1
⚠Adi!⚠
Gasteizko ikasleek M3ko gertaerak oroituz eta langileen borroka aldarrikatuz mobilizazioa burutu dugu kanpusean. Ekitaldia hasteko unean, manifestazioa amaitzear, ertzaintza oldartu eta berau burutzea oztopatu du ikasleak jazarriz, kolpatuz eta 4 gazte identifikatuz!
— HARA BA! (@hara_ba) 2018(e)ko martxoak 1
Jarrera hori ikusita manifestariak Letretako fakultatera bildu dira eta, Hala Bedik txio bidez zabaldutako irudietan ikus daitekeen bezala polizia fakultate horretako patioan sartu da momentu batean, horretarako "baimenik ez duen arren", eta hain bat lagunen kontra oldartu da:
Ertzaintza Letretako Fakultateko patioan eta fakultatean bertan sartu da, nahiz eta horretarako baimenik ez izan https://t.co/Xp61cBBCLD pic.twitter.com/3gDhfeKck0
— Hala Bedi (@halabedi) 2018(e)ko martxoak 1
“Masakre bat gogoratzera etorri gara, zer nahi duzue beste bat?” leporatu diete ikasleek. Lekukoen arabera Ertzaintza “oso bortitz aritu da” eta lau lagun identifikatu ditu.
Ikasle Abertzaleek 18:30ean agerraldia dute egitekoa gertatutakoa azaltzeko Gasteizko Gaztetxean. Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak “gogor salatu” du Ertzaintzaren jokabidea eta prentsaurrekora joateko eskatu du.