argia.eus
INPRIMATU
Errusiako bi aktibistak Putinen sendiarekin lotutako Biarritzeko luxuzko etxea okupatu dute
  • Ukrainako errefuxiatuak hartzeko eskaini dute etxea. Asteburuan okupatu dute, eta Poliziak atxilo eraman ditu astelehen goizean.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 14a
Irudia: Youtube.

Errusiar jatorriko Pierre Haffner eta Sergey Saveliev aktibistek burutu dute okupazioa, The Guardian-ek jaso duenez. Etxea Kirill Shamalov-en jabetza izan daitekeela dio egunkariak, Vladimir Putinen alabarik gazteenaren senar ohirena. Haffner eta Savelievek adierazi dute Shamaloven pasaporte bat aurkitu dutela etxean.

Astelehen goizean Frantziako Polizia etxean sartu da eta bi ekintzaileak atxilotu ditu, France Bleu-k jakinarazi duenaren arabera, Baionako fiskaltzak astelehenean bertan erabaki dezake deliturik leporatuko dien edo ez.

Okupatutako luxuzko etxeak zortzi gela eta hiru komun dituela jakinarazi dute ekintzaileek, Biarritzeko hondartzaren lehen lerroan. Bideo honetan etxea eta ekintza ikusgai: