"Kanpainak, guztiak izan dira onak euskararen prestigioarentzat, kontzientzia piztu dute, baina ekimen kolektibo orok dauka antzezpen hutsean geratzeko arriskua, eta, arrazoi askorengatik, hortxe erori garela baieztatzea ez zait iruditzen mina eragitea denik, egia aitortzea baizik. Denborarekin ekitaldi horiek egitea bera bihurtu da helburu, ekitaldi horiek gauzatzea bihurtu da justifikazio bakar; arazo bat konpontzeko sortu ziren; orain arazoa ahazteko baliabide bilakatu dira". (2006/11/19)
- Kultura 'meniere' erara (Pako Aristi. Berria, 2006-10-09)